Tag: Athletic

0

Joan dan ekainaren 13an, Urdulizko Udalak antolatuta, Hamaika andra zurigorri ikus-entzunezkoaren aurkezpena egin genduan Kultur Etxean.

Akaitze Kamiruagaren sarrera labur baten ostean, dokumentala ikusi eta solasaldia egin eben. Konbidaduak Nerea Onaindia (Athleticeko jokalari ohia eta emakumeen lehenengo taldeko kidea), Garazi Unibaso (urduliztarra, Athleticeko jokalari ohia eta gaur egun Athletic Clubeko zuzendaritzako kidea) eta Andere Leguina (Athleticeko jokalari ohia) izan ziran. (gehiago…)

0

Athletic Fundazioak eta Labayruk alkarlanean egindako egitasmoa da Hamaika andra zurigorri izeneko dokumentala, Akaitze Kamiruagak zuzendua. Lan horren helburua andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakustea eta balioan jartzea da. Athleticen museoan jarritako “Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira” erakusketaren osagaietako bat da, hain zuzen be, “itzaletik argira” ekarteko.

 (gehiago…)

0

Azaroaren 26an, Thinking Football Film Festivalaren barruan aurkeztu da Hamaika andra zurigorri dokumentala, BBK Gelan, Bilbon. Labayrutik Akaitze Kamiruagak, lanaren zuzendariak, aurkeztu eban, gure ondareko egitasmoen artean azken aldian andren lanbideak eta ekarpena agirira ekarteko kontestuaren barruan.

 (gehiago…)

0

Radio Euskadin parte hartu dabe Akaitze Kamiruaga Labayruko kideak eta Ana Astobieta lehenengotako futbol-jokalaria izandakoak. Hamaika andra zurigorri dokumentalaren harira, Elixabete Legardak alkarrizketa luzea egin deutsie “Vivir para ver” saioan. Bertan garandu dabez bai ikusentzunezkoan tratau dabezan gaiak, bai ibilbide horretan izandako gertakari nabarmeneneak. (gehiago…)