Tag: baserriak

0

Labayru Fundazioan aparteko garrantzia emon izan deutsagu beti toponimiari, eta horren adibide da orain urte batzuk sortu genduan baserrien katalogoen bildumea. Dagoeneko sei ale argitaratuta dagoz Bizkaiko herri desbardinetakoak, eta bidean dira beste bi, Deriokoa eta Lemoizkoa.

 (gehiago…)

0

Irailaren 20an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak EHUko udako ikastaroan parte hartu eben Zerainen. Ikastaroaren gaiak “Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak” izan zan. Herri txikien etorkizunari begira, etxeek landa eremuan ze ezaugarri behar dabezan, herri-bizitzaren eta komunidadearen ikuspegitik batez be. (gehiago…)

0

Joan dan otsailaren 16an Maruri-Jatabeko baserriak izeneko lana aurkeztu dogu herriko kulturetxean. Aretoa bete bete egin da, herritarren interesaren erakusgarri.

Aurkezpenean Erlantz Urresti alkateak, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak, Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak eta Ziortza Artabe Labayruko teknikariak parte hartu dabe.  Horrez ganera, Taket bertso eskolako bertsolariek jantzi dabe ekitaldia, Erraturie txalaparta-taldekoakaz batera. Ekitaldia amaitzeko talo-jana eskaini jake bertaratutako guztiei. (gehiago…)

0

Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana izeneko liburua aurkeztu dogu Larrabetzun 2023ko martiaren 17an.

Baserria euskal kulturaren zutabe eta ardatzetako bat da, euskereagaz batera: oinarrizko gizarte-erakundea da, bizimodua eta lana batzen dituana, eta mendez mende personei identidadea emon deutsiena.

 (gehiago…)