Labayru Fundazioa hurrengo urteetarako helburuak, egitasmoak eta lan-ildoak finkatzeko gogoetan sartuta dago. Prozesu horren barruan beharginak parte izan daitezan, egitasmo barriak zeintzuk izan leitekezan eta zelan jokatu etorkizunean landu dogu danok alkartuta. (gehiago…)
Urte amaierara helduta, urteroko moduan, Labayru Fundazioko behargin guztiok batzarra egin dogu 2025ak emon dauena aztertzeko eta hurrengo urterako aurreikuspenaren barri emoteko. Urte betea eta mamintsua izan da aurtengoa be, hainbat egitasmo eta lan egindakoa. Esparru bakotxean egindako ohiko lanak ez eze, urteko bereziak be aitatu genduzan, danon artean partekatzeko. Eta datorren urtera begira honezkero berbatuta eta lotuta daukaguzanak aurkeztu genduzan. (gehiago…)
Aurten be behargin guztiakaz batzarra egin dogu urte erdira begira ze egitasmo darabilgun gogoratzeko, eta hurrengo hileetarako asmoak barriztetako. Igone Etxebarria zuzendariak emondako argibideen harira, danon artean eztabaidatu doguz hainbat lan-arlo eta programa, etorkizunera begira nondik jo beharko geunken bidea ondo asmatzeko modu konpartidu baten. (gehiago…)
Urteroko moduan, urtea agurtzeko, behargin guztiak batu gara, Boluetan oraingoan. Batzarrean zehar urteko egitasmoen eta diru-kontuen barri emon dau zuzendariak, Igone Etxebarriak. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.