Tag: bizkaiera

0

Labayru Fundazioak Labayru Gramatika argitaratu dau bizkaierari buruz. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da orain sarean aurkezten dana edonorentzat eskuragarri. Bertan, bizkaieraren ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batzen dira, bizkaiera hobeto ezagutu eta erabili ahal izateko, prestigioa emoteaz gainera.

Gramatikako edukiok era askotakoak dira, tartean, deklinabidea, aditza, graduatzaileak, postposizioak, perpaus motak… Lehendik be badagoz beste gramatika batzuk, baina norentzat da lagungarria Labayruren gramatika? (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz lau urterako. Hitzarmen horren bidez, erakundeek Labayru babesten dabe, Bizkaian eta Bizkaiko euskereari buruz egiten dauen lanari jarraipena emoteko. (gehiago…)