Tag: emakumeak

0

Martiaren azkenengo aste osoan Women’s Football Week ospatzen dabilz Bilbon Athleticek eta BBKk eratuta, UNESCOren babesagaz. Lehenengo egunean, iluntzean, Labayruk 2024an sortutako Hamaika andra zurigorri ikus-entzunezkoaren emonaldia egin zan eta ostean mahai-ingurua honeen artean: Aitziber Juaristi, Zain erakundea; Iraia Iturregui, Athletic Club; Jon Ruigomez Machín, Itsasmuseum Bilbao eta Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioa. (gehiago…)

0

Aurten andrak eta herri-kirolak gaia lantzen ibili gara Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bati esker. Egitasmo horren barruan, emakumeek herri-kiroletako modalidade desbardinetan gaur egun daukien presentzia eta eragina aztertzeko alkarrizketak egin doguz, zuzenean protagonisten testigantzak jasotzeko. (gehiago…)

0

Azaroaren 26an, Thinking Football Film Festivalaren barruan aurkeztu da Hamaika andra zurigorri dokumentala, BBK Gelan, Bilbon. Labayrutik Akaitze Kamiruagak, lanaren zuzendariak, aurkeztu eban, gure ondareko egitasmoen artean azken aldian andren lanbideak eta ekarpena agirira ekarteko kontestuaren barruan.

 (gehiago…)

0

Sabino Arana Fundazioan “Euskal literatura eta emakumeak” gaiari buruzko jardunaldia egin dogu azaroaren 19an. Fundazioaren izenean Koro Garmendiak egin deutsie agurra bertaratu diran entzuleei, eta Bilboko Udalaren izenean Itziar Urtasun Berdintasun arloaren arduradunak. (gehiago…)