Tag: Euskal Museoa

0

Bilboko Euskal Museoan obra handia egiten dabilz eraikina handitzeko, eta barruko museo-izaera barriztetako. Joan dan uztailaren 4an, Museoak berak deituta, bertan egiten dabilzan beharrak ikusten joateko aukerea euki genduan Labayru Fundazioak, Euskaltzaindiak eta Euskerearen Etxeak, danak euskereagaz lotutako erakundeak. Sorkunde Ayarza zuzendariak gidatuta, museoa zelangoa izango dan, ze eduki izango dauen, lanak amaitzeko aurreikusitako epeak eta beste hainbat jakingarri aurkeztu jakuzan. (gehiago…)

0

Bilboko Euskal Museoa guztiz barriztetako prozesuan dago. Lehenagoko eraikina goitik behera egokitu eta ondokoa gehituko deutsie, bai erakusketak egiteko bai barruko beharrak egiteko. Lan arkitektonikoaz gainera, proiektu museistikoa be barriztau behar da, zer erakutsi, zelan eta abar erabakiz. Horretara, museo etnografiko horretan daukiezan piezen ondare immateriala azaltzea ezinbestekoa izango da, erakusten daben bizimodua ulertu ahal izateko. (gehiago…)