Jesus Eguzkiza Eguzki ibilbide luzea egindakoa dogu euskalgintzan eta euskerearen inguruan. Apirilaren 23an Berria egunkarian alkarrizketa luzea argitaratu dabe beragaz. Gogoeta interesgarriak egiten ditu euskerearen iraganaz eta etorkizunaz, bere esperientzia oinarri hartuta.
(gehiago…)
Ikasturte honetarako Labayru Fundazioak euskera ikasteko edo lantzeko eskaintza zabala dakar. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak, agiriak aterateko azterketak prestetakoak, nahiz ikastaro bereziagoak: itzulpengintza, kultura-gaiak, bizkaiera, mintzamena…
Berezienen artean dagoz HABEko 4. maila prestetako ikastaroa, eta EGA ateratekoa. Izan be, Labayru bera aztertzailea da eta bertan egin daiteke azterketa.
Ordutegi aldetik be, aukera zabala dago, goiz eta arrasti, ikastaro trinko zein urte osokoak.
Eta enpresei begira, esperientzia handia daukagu bakotxaren beharlekuan bertan emoten eskolak.
Igaro dan abuztuaren 10ean joan jakun gure artetik Juan Zelaia (Oñati, 1920-2016) enpresagizon eta euskal ongile handia, 96 urtera ailegatu hurren (abuztuaren 29an jaioa zan), bizitza luze bizi eragin eta emoitsu baten ondorik. Juanito esaten eutsen etxekotasunez lagun eta ezagun hurrekoek.
Aspalditxuon ez geunkan haren barri handirik, baina badakigu geldi egon ez dana, harik eta osasunak lagundu deutsan arte. Burua argi azkeneraino. Osasunez be oraintsura arte ondo antzean. Osasun arazo txikiren bat zalako bat korapilatu jakon azkenean eta halantxe ustekabean alde egin deusku. (gehiago…)