Tag: herri ondarea

0

Joan dan zapatuan, hilaren 18an, herriko eskoletan, Lezama sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena egin zan. Berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zan, baina pandemiaren eraginez atzeratuta geratu zan.

Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundaziokoak egin eben. Emonaldiaren aurretik, eurek emondako laguntzagaitik esker ona adierazteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu eban hara parajetu ziran lekukoen artean. (gehiago…)

0

Zorioneko Covid-19ak eragindako geldialdian hiru hilabetez etxetik telelanari ekin eta gero, Ondare arloan indarbarrituta gatoz, eskuartean daukaguzan hainbat egitasmogaz.

Bilboko Udalagaz urtero egiten dogun hitzarmenari esker, aurten Erriberako merkatuaren historia laburra eta goizean goizerik zapaturo hara doazen azkenengo bendejeren ganeko bideoa eta liburuxka lantzen gagoz. Horretarako, 71 urtean hutsik egin barik plazara doan lekukoagaz egon ginan atzo. (gehiago…)

0

Azaroaren 30ean aurkeztu dogu Arratzun, Udalaren enkarguz egin dogun bideoa. 15 minutuko bideoa da, Arratzun zehar ibilaldi bat eginez, herria erakusten dauena. Bertan partu hartu dabe Izaskun Urkiagak Udalaren izenean, eta Igone Etxebarriak Labayrurenean. Horrez ganera, herriko jentea be batu da.

Ibilbide polita da, gura dauenak egiteko modukoa, eta horrek atxakia emoten deusku Arratzuko bizimoduaz, herriko ohiturez, herri-kulturaz edukiak zabaltzeko. Holan, ibilbidea egitera doanak, beste ikuspegi bat eta informazino gehiago eukiko dau ikusten dituan lekuei buruz. (gehiago…)

0

Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Ondarea plazara! lelopean, aurten be ikusentzunekoa landu dogu Busturiko Udalak eskatuta: Busturian lehengo amesak orain loran.

Bideoa joan dan urriaren 25ean aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean. Izan be, Altamirako Kultur Etxea eta Axpeko Gizarte-etxea atxakiatzat hartuta, XX. mendearen hasieratik eta gaur egunera bitartean, auzo bietan, kultur talde desbardinek izandako bilakaerea jorratu da.

Herri txikia izan arren, kultur talde eta kultur ekintzen aldetik, herri aberatsa eta eragilea izan da Busturia: antzerkia, dantzak, musika, kirola, jaien antolaketa… Umeak, gazteak eta edadekoak alkar hartuta, beti be, batzuen akulari lanari esker.

Aurkezpenera batu ziran egitasmoan parte hartu daben lekukoetako batzuk eta ostantzeko herritarrak. Bai batzuk eta bai besteek asko disfrutau eben aspaldiko kontuak gogoratzean.

Udalaren izenean Idoia Etxebarria eta Naiara Ruiz zinegotziak egon ziran eta Labayru Fundazioarenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.