Tag: herri ondarea

0

Andren lekua ondarearen transmisinoan izan da aurtengo Ondarearen Jardunaldietako gaia. Gai horreri helduta, Bediako andren ekarpenaren barri batu dogu bideo baten.

Belaunaldi ezbardinetako lekukoen bitartez, familia barruan, herrian, lanbideetan eta ohituretan ze aldaketa egin diran jaso dogu. Gauza batzutan asko aurreratu dogu, beste batzutan ez hainbeste; arlo batzutan bardintasunerako bidean goaz, beste batzutan, urruntzen, antza. (gehiago…)

0

Joan dan urriaren 25ean, Zamudioko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dauzan ekitaldien artean, Ondarea sortu eta betikotu duten emakumeak izenekoa ospatu zan.

Jardunaldia zati bitan banandu zan. Lehenengoan Igotz López alkateak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioren zuzendariak, Labayruko ondare atalean egindako Zamudioko emakumeak bizitzaren ardatzean izenburuko bideoa aurkeztu eben.

Horren ostean, bideoan herriko lekukoen testigantzen bidez ikusitakoaz gogoeta egiteko mahai-ingurua egin zan. Udane Goikoetxeak gidatu eban solasaldia eta hiru hizlarik hartu eben parte: Mónica Gomez, erizaina eta hiru aldiz Espainiako Field Target tiro modalidadeko txapelduna; Olga Loroño, bardintasunerako teknikaria; eta Akaitze Kamiruaga bideo-lanaren koordinatzailea eta Labayru Fundazioaren Herri Ondare arloko arduraduna.

Jardunaldiaren helburua Zamudioko andrek bizitzako arlo askotan izan daben zereginaren garrantzia aldarrikatzea izan da, bai ondare sortzaile moduan, bai ondare horren transmisore moduan.

0

Joan dan eguenean, hilaren 18an, aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean izeneko bideoa. Ikusentzunezko honetan, Europako Ondare Jardunaldietarako aukeratutako gaia landu da: Ondarea emakumeen emaria. Herriko andrazkoen testigantzak erabilita, Busturian XX. gizaldian emakumezkoek euki daben bizimodua eta eguneroko zereginetan izan daben garrantzia erakusten da. Aparteko garrantzia emon jake kasu honetan eurak egindako lan desbardinei. (gehiago…)

0

Urrian zehar, hile osoan, Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten dira Bizkaiko lurralde osoan zehar. Herri, alkarte eta erakunde askok eta askok eratu dabez ekitaldiak eta jarduerak programa horren barruan. Aurtengo gai nagusia: Ondarea, Emakumeen emaria.

Labayru Fundazioa be parte da programa horretan, eta hilaren 17rako hitzaldi bat eratu dau. Gaia: Emakumeak euskal baladetan; hizlaria: Jabier Kalzakorta. Non: Labayruren Derioko egoitza, Seminarioko eraikinean, arrastiko 6retan. (gehiago…)