Bilbao aldizkaria Bilboko udalak ateraten dau, uriko hainbat barri emonaz, kultura arlokoak batez be. Aurtengo lehenengo zenbakian, urtarrilekoan, Labayruren ganeko artikulu bi datoz.
Batean, 10. orrian, “Transmisioa bermatzeko ahalegina” izenburuagaz, Labayruren jarduerak, lan egiteko arloak, eta gure ibilbide luzean arakatutako esparruen barri emoten da. Bigarrenean, kontrazalean, Igone Etxebarria zuzendariari egindako alkarrizketa dator, euskerearen egoeraz, etorkizuneko erronkez, eta horri erantzuteko Labayrun egiten dan lanaz diharduela.
Martiaren 2an batzartu da Bilboko Udaleko Euskerearen Aholku Batzordea, Juan Mari Aburto alkatea buru dala. Tartean izan da Jokin Gorozika, Labayru Fundazioaren presidenteordea, udaleko, beste erakundeetako eta gizarteko hainbat ordezkarigaz batera. Batzar horretan hainbat gai erabili dabez: aurten Bilbon ospatuko dan Ibilaldia; Gobernu Batzordeak onartu barri dauen Hizkuntza ofizialak erabilteko erispideak izeneko agiria; eta, Bilbon Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazinoari buruzko proposamen-txostena.
(gehiago…)Urriaren 18 eta 19an Igone Etxebarriak Euskal Kulturaren Memoriari buruzko mintegian parte hartu dau Sabino Arana Fundazioan, Bilbao 700 Fundazioak eratuta.
XX. mendeko memoria gogoratzeko helburuagaz, kulturaren ikuspegi askotatik aztertu dabe gaia hainbat adituk.
Lehenengo egunean Igone Etxebarriak euskal literaturaren gainean jardun dau, Alberto Lopez Etxebarrietak zineari buruz, eta Javier Viarrek artea aztertu dau. Bigarren egunean beste hiru arlo erabili dira: Mercedes Albainak musikea, Joseba Lopezortegak BOSen historia eta Josu Chuecak kultura bideratzeko azpiegiturak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.