Tag: Jabier Kalzakorta

0
Jose Ramón Blanco, Jabier Kalzakorta eta Josu Bijueska.

Jabier Kalzakortak, herri-literaturako adituak, baladen antologia bat argitaratu dau Euskal baladak / Baladas vascas izenburuagaz, Editores Muelle de Uribitarte argitaletxean. Antologia horretan, euskal balada hautu batzuk emoten ditu, gaztelerazko itzulpenagaz.

Aurkezpena abenduaren 19an egin dabe Cámara liburudendan, Bilbon. Egileagaz batera egon dira José Ramón Blanco editorea eta Josu Bijueska Deustuko Unibersidadeko irakaslea.

Baladak gure herri-literaturako genero berezia da. Poema narratibo honeetan gai historikoak, maitasunezkoak, heriotza bortitzekoak tratatzen dira. Gaur egunera arte heldu jakuzanak Jabier Kalzakortak batu ditu batez be, lehenago Antonio Zavala zanak egindako lanari jarraituz.

0

Abenduaren 1ean hitzaldia egin dau Jabier Kalzakortak Foru Liburutegian Olentzerori buruz. ‘Literatur topaketak’ programaren barruan, Olentzero euskal kantutegian zelan agertzen dan azaldu dau Jabierrek.

Laster dira Gabonak eta herri guztietan urtengo dira taldeak kantuan Olentzerori opariak eskatzeko. Inguru batzutan ohitura hori nahiko barria da, baina tradizinoa aspaldikoagoa da. Euskal kantutegian horren adibide eta argibide asko dagoz, eta hori azaldu dau Jabier Kalzakortak hitzaldian.

‘Literatur topaketak’ programako hitzaldi guztiak liburu baten argitaratu dira, eta hor da Kalzakortak abenduan emondakoaren testu idatzia be.

0

Azaroaren 10ean Jabier Kalzakortak saio bat egin eban Otxandioko liburutegian, bertako irakurketa taldeagaz. Talde horretan herriko irakurleak alkartzen dira eta hilean behin euren jardunerako liburu bat aukeratzen dabe.

Azarorako Otxandioko talde honek aukeratu eban obra Kalzakortak aspaldi itzulitako Pu Sonlingen ipuinak izan zan eta saioan, irakurleen usteak eta eretxiak entzunez, itzultzaileak lana zergatik moldatu eban azaldu eban. Horrezaz ganera, hainbat jakingarri erakutsi eban Txinako ipuin bilduma honen ganean zein aspaldion ahozko literaturaren lekukoak eguneratuz Auspoa bilduman egiten diharduan argitarapen lanaren ganean.

 

 

0

Jabier Kalzakorta lankideari alkarrizketa egin deutso Juanra Madariaga idazleak Pergola aldizkarian. Jabier herri literaturan aditua da, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu ahozko kantu-ipuinak ezagutzera emoteko. Horreetariko bat da Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua, eta hori erabili dabe gehien bat berbagai alkarrizketan.

Jabier Kalzakortari alkarrizketa Pergola 12