Tag: kultur ondarea

0

Joan dan urriaren 11n, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Axpeko Andra Mari izeneko 30 minutuko dokumentala aurkeztu genduan eleizan bertan. Izan bere, jardunaldietako aurtengo gaia ondare arkitektonikoa da.

Ekitaldi bikotxa izan zan. Lehenengo eta behin Akaitze Kamiruagak, Labayru Fundazioak egindako ikus-entzunezkoa aurkeztu eban eta hara bertaratutako guztiek zuzenean ikusteko aukera izan eben. (gehiago…)

0

Ondareko egitasmoen artean, liburua argitaratu barri dogu: Bedian jai giroan herriginen izenburukoa. Bediako udalaren eskariz egindako proiektua da, urteokaz harako egin doguzan beste hainbaten jarraipena. (gehiago…)

0

Aspaldian hasi ginan Arratzun grabazinoak egiten kultur ondarearen barri jaso eta barriro zabaltzeko. Oingoan Arratzu Bizimodua eta ohiturak izeneko liburua argitaratu dogu, eta abenduaren 2an aurkeztu, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan.

Herritarrei batutako informazinoagaz osotu da gehien baten liburua. Bertan, herriaren eta auzotasunaren barri emoteaz ganera, etxea eta familia, nekazaritza, abeltzaintza, bizitzako eta heriotzako ohikuneak, herri-egutegia eta aisialdiko jarduera batzuk batu ditugu. (gehiago…)

0

Irailaren 14an Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkarteak egindako XXXIII. Biltzarrean parte hartu dogu. Aurtengo batzarra “Eleizaren artxiboak eta ondarea” izenburuagaz egin da, eta bertan Labayruk ondare immaterialaz daukan artxiboa eta horregaz egiten dogun lanaren barri emon dogu.

 (gehiago…)