Tag: Ondarea

0

Ganguren Mendi Taldeak aurten 80 urte bete ditu eta ekitaldi-programa zabalaren bitartez ospatu dau. 75. urteurrenean ezin izan zan ezer egin, pandemia zala-ta, horregaitik aurtengora ekarri dabe ospakizuna. Horren harira, ordu erdiko dokumentala egin dogu, eta liburu baten jaso dogu azken 30 urteotako memoria; izan be, 50. urteurrenean beste liburu bat egin eben ordura arteko historia jasotzeko. (gehiago…)

0

Joan dan apirilaren 11n, Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan egin zan aurkezpenean, ondarea.berriatua.eus weborria aurkeztu zan. Bertan izan ziran herriko alkatea, Joseba Goienola, Goikolau Elkarteko lehendakaria, Iñigo Manzisidor eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Saileko ahalduna.

 (gehiago…)

0

2024. urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak emoniko diru-laguntzagaz, Naturaren gurpilean goaz izeneko ikus-entzunezkoa egin dogu.

Dokumentalak ordubete luzetxuko iraupena dauka eta oso-osoan euskeraz ekoiztu da. Zabalkundea eta gizarteratzea erraztu aldera, gaztelaniazko azpi-idatziakaz argitaratu da.

 (gehiago…)

0

Joan dan urriaren 18an, Busturiko Altamirako Kultur etxean, Busturia oinez eta herriminez izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztu genduan. Ekitaldia 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egin zan. Aurten jardunaldiotako gaia Kulturaren bideak izanik, Busturiko auzoak oinez ezagutzeko aukera emoten dauan ibilbidea landu dogu dokumentalean. Bertan herriko ingurune natural eta kulturala, eta elementu etnografiko adierazgarrienak erakusten dira: baserriak, jauregiak, mahats parralak, parajeak, lehenagoko bizimodua… (gehiago…)