Tag: Sebas Gartzia Trujillo

0
Jon Kortazar, Sebas Gartzia Trujillo, Andres Urrutia eta Angel Mari Unzueta.

Aspaldian hasi zan Sebas Gartzia Trujillo fedearen gaia gure literaturako idazleek zelan landu eta adierazi daben aztertzen. Hainbat lan egin ditu, Labayruko aldizkarietan be argitaratu izan ditu holangoak.

Orain hamaika idazlerik handienetakoak aukeratu, eta euren lanak sakon aztertu ditu. Horregaz atondu dau Hamaika euskal literato eta Jainkoa izeneko liburua. Liburu mardula, ederra, zehatz landua, Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dauena.

Ekainaren 15ean aurkezpena egin eben, egileagaz batera zirala Jon Kortazar, EHUko irakaslea; Andres Urrutia, euskaltzainburua; eta Angel Mari Unzueta, Eleizbarrutiko bikarioa.