Tag: Txindor dantza taldea

0

Egunotan Aitziber Castillo etorri jaku, aitaren ondasunak ekarten: Olabeagako Txindor dantza taldearen argazkiak eta dokumentuak.

Ramon Castillo Txindor taldearen arimetako bat izan zan eta etxean euki ditu hainbat papel eta argazki. Horreek danak ez daitezan galdu, Aitziberrek Labayruko dokumentazino-zentrora ekarri ditu. Igaz Bilboko dantza taldeen katalogoa egin genduan, diktadura sasoia mugatzat ipinita. Txindor horreetako talde bat da, eta ganera, orduan ez genduan argazkirik euki taldea irudikatzeko. (gehiago…)