Labayru Gaur

0

Martiaren 22an Rekalde aretoan alkartu gara Txakolinak on egin! ekitaldian. Pedro Mari Goikoetxea aurkezle dala hasi da ekitaldia. Labayru Fundazioak ondarean egiten dauen lanaren barruan, aurten Agricultura en Vasconia liburua argitaratu barri da, Atlas Etnográfico de Vasconia egitasmoaren barruan. Beste alde batetik aurten Ondarearen Europako Urtea da, eta hori be ospatu gura izan dogu. Eta ondorioz, gure inguruko lagunak ekitaldi ludiko batera batzeko, txakolin-dastaketa egin dogu.

Hasteko, bideo baten batu doguz gure barri-emoileek esandakoak txakolinaren inguruan. Hemen bideoa.

Horren ostean Adolfo Arejitak txakolinagaz zerikusia daukan lexikoaz eta idazleen ekarpenakaz hitzaldia egin dau. Ikusi testua.

Eta ondoren Garikoitz Riosek txakolinaren historia, egiteko moduak, ezaugarriak eta Itsasmendi egitasmoa azaldu ditu.

Teoriaren ostean, Itsasmendi txakolinaren lau mota dastatu ditugu, Garikoitzen argibide interesgarriak entzun bitartean.

Saioan zehar Angel Mari Peñagarikano bertsolariagaz asko disfrutau dogu danok.

On egin!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.