Labayru Gaur

0

Bisita berezia euki dogu Labayrun Derion, Joseba Izaola eta Bego Azkona andra-gizonak etorri dira, Andutz Izaola lobeagaz. Joseba eta Bego Bilboko ‘Txinpartak’ taldeko kide izan ziran gaztetan. Taldearen ibilbidearen ganeko dokumentazino zehatza batu dau Josebak, eta hori ekarri dau Ander Manterola Euskal Bibliotekan gordeteko.

Informazinoa 1951 eta 1968 bitartekoa da, taldeak iraun eban denporakoa, taldeak izan ebazan aldi ezbardinak batuta. Diktadura garaia zan eta eragozpen handiak egoten ziran euskeraz agirian ezer egiteko. Dokumentuen artean era askotakoak dagoz: argazkiak, antzerkietako testuak, prentsako aitamenak, aldizkariak, han eta hemen batutakoak.

Txinpartak taldeak antzerkitxoak egiten ebazan, estanpak euren esanetan, gehienetan euskeraz eta inoiz edo behin mutuak. Aldi berean abesbatza be baziran, eta dantzan egiten eben. Jardunean egon ziran urteetan ekitaldi asko eta asko egin ebezan Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan. Parte hartzaile gehienak bilbotarrak ziran, baina herrietan be asko ibili ziran. Gaur ekarritako dokumentazinoan non eta noiz egin ebezan ekitaldiok jasota dago memoria antzera. Bere garaian arrakasta eta garrantzi handia euki eban, herri euskaldunetan jenteak negar egiten eban euskeraz ikusita antzerkia.

Normalean estanpa laburrak ziran, trama handirik barik. Testu gehienak Manu Ziarsolo Abeletxek idatzitakoak ziran, keinuakaz eta musikaz osotutakoak.

Eskerrik asko, Joseba, egindako behar itzelagaitik eta gurean kopia bat ixteko aukerea emotearren.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.