Udako Ikastaroak 2015 uztaila

IKASTAROAREN GAINEKO DATUAK

Noiz:   Bagilaren 29tik garagarrilaren 11ra.

Non:   Boluetan. Bilbao-Galdakao errepidea, 6A. Metroalde eraikina (metro geltokiaren ondoan)

Ordutegia:     9:00-14:00 / 16:00-18:00. Zapatuetan: 9:00-13:00

Matrikula:

  • Ohiko ikastaroak: 295 euro.
  • Ikastaro bereziak: 395 euro.

Izen-emotea: Bagilean. Zelan: NAren fotokopia ekarri, ikaslearen fitxa bete Labayruko egoitzan, Matrikula-dirua k/k honeetariko baten sartu: Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095012625 2035006949 / Caja Laboral-Euskadiko Kutxa: 3035001990 0190019969. Diru-sartzearen frogagiria Labayru Ikastegiko idazkaritzara eroan.

Helbidea: Labayru Ikastegia. Colon de Larreategi 14, 2 esk. 48001 Bilbao.

Tel.: 944 437 684 /Faxa:  944 437 758.   e-mail: labayru@labayru.org

Bulego-orduak: Goizez 9:00-14:00, arrastiz 16:00-18:00 (barikuetan izan ezik)

Sarrera-azterketa: Ikasle barri guztiei sarrera-azterketa egingo jake (Labayruko mailetan sartzeko).

Bagilaren 22an (astelehena), arratsaldeko 4etatik aurrera.

EGA azterketa

Labayru Ikastegiko lehenengo hiru mailak gainditu dituenek daukie ikastegi honek eratzen dauan EGA azterketara aurkezteko eskubidea.

Azterketa-egunak:       Atariko proba: garagarrilaren 14a.

                                   Idatzizkoa: garagarrilaren 16a.

                                   Ahozkoa: garagarrilaren 16a.

Izena emoteko epea: bagila.

PROGRAMA

Alfabetatze-mailak

 

1  Deklinabidea-AtzizkibideaAditza I (Bizkaieraz)Idazkera ·      Zuzen idazten ikasi.·      Ahozkoa aberastu.·      Berbazkoaren eta idatzizkoaren arteko zubia egin.·      Irakurten ohitu eta zaletu.
2  Joskera IAditza II (Bizkaieraz)Bizkaiko Euskal Literatura eta testu-azterketa  ·      Joskera hobetu.·      Idazkera aberastu.·      Ahozko baliabideak ugaritu.·      Literaturaren gaineko ezaupideak hartu.
3  Joskera IIAditza III (Bizkaieraz eta Batuaz)Euskal Literatura eta Testu-azterketa 

 

·      Esaldien joskera aztertu.·      Idazkera jasoa landu.·      Literaturan murgildu.·      Bizkaiera landu eta euskera batura hurreratu.

 

Beste ikastaro batzuk

 EGA prestetako ikastaroa

·       Atariko Probak.·       Joskera-arazoak / Berridazketak.·       Entzumena.·       Mintzamena.·       Idazlanak.·       Sinonimoak.

·       Ohiko akatsak.

 

Bizkaiera lantzen

Norentzat:       batuzko eredutik bizkaierara hurreratu gura dabenentzat.

·       Bizkaierazko aditza.·       Hiztegi eta esapideak.·       Ahoskera.·       Bizkaieraren azpieuskalki eta aldaerak.·       Saio teoriko eta praktikoak.

 

ITZULPEN ESKOLEA*

 

1   Euskal Itzulpenerako GramatikaOinarrizko ITZULPENAItzulpen Konparatua ·       Itzulpenerako euskal gramatika egitura garrantzitsuenak.·       Korapilo eta akats nabarmenenak zuzendu.·       Oinarrizko ereduen itzulpena (oharrak, artikuluak, gutunak…).·       Itzulpen teknikak.·       Euskal itzulpen eredugarrienen azterketa.
2 Itzulpen TeknikoaAdministrazino eta Lege-hizkuntzaItzulpen Literarioa ·       Kultura gai hautatuen itzulpena: artea, historia, natura-zientziak, etab.·       Administrazinoan erabilten diran eredu idatzien itzulpena.·       Testu-txatal aukeratuen itzulpen-saioak.

 

Hobetze Maila

Norentzat: euskalduntze eta alfabetatze goi mailetako ikasleentzat. Euskeraren ezagutzan sakontzeko edo lortutako mailari eusteko.

·       Gramatika arazoak.·       Aditza euskalkiz euskalki.·       Oinarrizko itzulpena.·       Ahozko erregistroak.·       Euskal kultura.

 

Mintzamena

Norentzat:       berbazko gaitasuna hobetu gura dabenentzat.

·       Berbetan erraztasuna lortzeko.·       Akatsak zuzentzeko.·       Herriko hizkera bizira hurreratzeko.·       Berbaldia atontzeko lagungarriak erabilten ikasteko.

 

Administrazinoko eta irakaskuntzako hizkuntzaeskakizunak (perfil guztiak).

Norentzat: hizkuntza-eskakizunetako azterketak prestau gura dituenentzat (bizkaieraz eta batuaz)

·       Azterketak prestetako saioak.·       Berbaldia atontzeko lagungarriak.·       Idazteko teknikak.·       Irakurmena lantzeko eta hiztegia aberasteko ariketak.

* Itzulpen-ikastaroa (1)   egin ahal izateko, euskerazko agiriren baten jaube izan beharko da: Hizkuntza Eskolako Gaitasun Agiria, EGA edo Labayru Ikastegiaren Oinarrizko Ikas Agiria, Administrazinoko hirugarren hizkuntza-eskakizuna edo Irakasleen bigarren hizkuntza-eskakizuna. Era berean, unibersidade-mailako ikasketak euskeraz zein Derioko Ikastaroko bost mailak eginda daukiezanek be erea eukiko dabe itzulpen-ikastaro hori egiteko. Itzulpen-ikastaroa (2) egiteko, 1. maila egin behar da lehenago, edo, horren ordez, C-2 maila egiaztatu.