Labayru Gaur

0

Udako euskerako ikastaroak iragarrita eta prest dagoz, ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran, hamabost eguneko txanda bitan egiteko. Honezkero matrikula egin daiteke eta jentea hasi da izena emoten.

Eskaintza zabala da: euskera ikasteko maila guztiak, bizkaieraz eta batuaz, HABEko azterketak prestatzeko ikastaro bereziak, itzulpen-ikastaroa. Horrezaz ganera, irailean teknikarirako prestatzeko ikastaroa egingo da. Ikastarook Bilbon emongo dira, Boluetan eta Colon eta Larreategin.

Aurten beste nobedade bat dago, izan be, Derion bertan be egingo dira talde batzuk B2 eta C1 mailetako azterketak prestetako. Derioko institutuko ikasleen aldetik etorri da eskaria, eta beraz, ikastaroa Labayruren egoitzan bertan emongo da. Parte hartzeko 16 urte beteta euki behar dira.

Pandemia egoeran jarraitzen dogula-ta, hartu beharreko neurri guztiak hartuko dira. Baina horrek eragina izango dau plaza-kopuruan, plazak mugatuak izango dira.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.