Labayru Gaur

0

Akaitze Kamiruaga Deustuko Unibersidadeko Hizkuntza Modernoen graduko ikasleakaz alkartu da, ‘Masa kultura eta herri kultura’ ikasgaian herri kulturaren ganean berba egiteko. Zer dan herri kultura, zer hartzen dauen, zelan transmitidu, ze ikerketa egiten diran horri buruz eta abar azaldu deutsie. Euren ikasketen jarraibide profesionala be izan daiteke, ganera, eta sarritan ez dabe ezagutzen bide hori hartzeko aukerea dagoala.

Ondare immaterialak kulturaren adierazpen asko hartzen ditu: hizkuntza, bizimodua, lanbideak, ohiturak, kantu-kontuak… Halakoak aldatzen doaz denpora guztian, gizartea aldatu ahala. Horregaitik, aldaketa-prozesuak zelan doazen aztertzea, gauzak nondik datozen jakitea oso garrantzitsua da.

Horrez ganera, Akaitze bera Mungiako Bentades ikastetxean izan da, DBHko 4. mailako ikasleei ondareari buruzko lanaren barri azaltzen. Ikasleei etorkizuneko ikasketak aukeratzeko emoten deutsien orientazinoaren barruan, hainbat guraso, lagun eta aditu eroaten dabez, ikasketa-lerro bat aukeratzeak lanerako ze urtenbide euki leiken jakin dagien. Humanidadeetako ikasketak egin ezkero, irakaskuntzaz ganera beste urtenbide eta lanbide batzuk be egon daitekezala azaldu dau.

Ikasleek, batzuek zein besteek, interes handiagaz entzun dabez argibideak, eurentzat guztiz gauza barria izan dalako.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.