Joan dan barikuan, otsailaren 20an, aurkeztu zan kultur-etxeko areto nagusian Labayru Fundazioak egindako Urduliz gure zuztarren iturri izeneko ikus-entzunezkoa. Bertan alkartu ziran hainbat urduliztar euren herriaren barri jakiteko gogoz.
Ekitaldia Itziar Iratzagorria alkateak aurkeztu eban, eta beragaz batera izan ziran Koldo Somokueto historialaria eta Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioaren izenean.
Ikus-entzunezkoak hogeta sei minutuko iraupena dauka, eta bertan azaltzen dan ibilbidean, ondare immaterialagaz batera, beste era bateko ondareari buruz be hitz egiten da: historikoa, naturala, arkitektonikoa… Arlo bakotxeko adituek emon dabez azalpenak guztien artean lan biribila eginez. Honeexek dira parte hartu dabenak: Arantza Aldeazabal botanikan doktorea; Sergio Vega, Edestiarre Arkeologia Elkartekoa; Koldo Somokueto historialari urduliztarra; Mari Tere Garitaonandia lekukoa, eta Akaitze Kamiruaga, kasu honetan Gotzon Garitaonandiari buruzko azalpenak emoteko.
Ikus-entzunezkoa Labayru Fundazioaren Youtubeko kanalean dago ikusgai:
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.