Labayru Gaur

0
Gonzalo Olabarria, Gorka Martínez, Adolfo Arejita, Igone Etxebarria, Leopoldo Zugaza.

Idatz & Mintz. Literatur Atalen sorta aldizkariari Urrezko Luma emon deutsie Bilboko Liburu Azokaren programaren barruan.

Ekitaldian Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak Igone Etxebarria aldizkariaren arduradunari emon deutso saria.

Labayru Fundazioa zorioneko dago hainbeste urtean aldizkaria argitaratzen jarraitu ondoren halako saria hartuta.

Ekitaldian Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria eta Leopoldo Zugaza aldizkariaren sorreran eta urte askoko ibilbidean parte izandakoa be egon dira.

Horrez ganera, Aldundiko eta BBK Fundazioko arduradunak egon dira, eta baita be idazle taldetxua be, aldizkariaren kolaboradore jarraikoak.

Bertan aurkeztu zan zenbaki barria, 58.a

Zorionak danoi!

IMG_0018 P1110766

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.