Labayru Gaur

0

Bilboko Liburu Azokak aurten Idatz & Mintz Literatur atalen sorta aldizkariari emongo deutso Urrezko Luma ekainaren 8an goizeko 11:30etan. Labayru Fundazioak 1981etik aurrera argitaratzen dau aldizkaria, eta egun horretan bertan aurkeztuko dau 58. zenbakia.

Horrez ganera, Azokako aretoan literatur aldizkarien erakusketa hornidu dogu gure Liburutegiko fondoakaz. Izan be, aldizkariak oso garrantzitsuak izan dira literatura zabaltzeko.

Urtean ale bi ateraten ditugu gaur egun, hasieran urtean lau baziran be. Literatura zentzu zabalean ulertuta egiten dogu aldizkaria. Sorkuntzako genero guztiak ezeze, herri edo ahozko literatura, klasikoen idatziak eta literatura unibersala be argitaratzen dogu bertan.

Aldizkaria sortu zaneko itxurari eusten deutso orain be. Gaur egun formato hori normala egiten da, baina orduan oso barritzailea izan zan. Bai horretan bai maketazinoan Leopoldo Zugazaren eskua euki izan dau atzean.

Aldizkariaren inguruan beste osagarri batzuk sortu dira: literatur leihaketa, separata gehigarriak, liburura ekarritako bildumak.

Urte asko joan da lehenengo zenbakitik hona. Denpora horretan bidelagun izan ditu beste hainbat aldizkari, asko eta asko bidean geratu direnak. Ibilbide antzekoena Iparraldeko Maiatz aldizkariak egin dauela esango geunke.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.