Labayru Gaur

0

Aurten be behargin guztiakaz batzarra egin dogu urte erdira begira ze egitasmo darabilgun gogoratzeko, eta hurrengo hileetarako asmoak barriztetako. Igone Etxebarria zuzendariak emondako argibideen harira, danon artean eztabaidatu doguz hainbat lan-arlo eta programa, etorkizunera begira nondik jo beharko geunken bidea ondo asmatzeko modu konpartidu baten.

Oporrak laster dirala, alkar ikusteko eta alkarregaz egoteko une atsegina izan da, talde giroa indartzekoa. Honezkero egitekoei atzena emoten gabilz danok, atsedena hartzeko gogoz, eta tarte gozoa suertau jaku lanbide ezbardinen ganeko jakingarriak trukatzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.