Labayru Gaur

0

Xabier Aierdi soziologoak asko be asko aztertu izan dau emigrazinoaren gaia alderdi askotatik. Gaur egun euskeraren ganean dihardugunon artean fenomeno horreri arreta handiz begiratzen deutsagu, horrek euskeraren eta euskal kulturaren transmisinoan euki leiken eragina dala-ta.

Labayrun be kulturartekotasunaren gaia berban-berban darabilgu, ia zelan tratau eta arlo horretan ze bide egin behar dogun pentsetako. Horren haritik eskatu jako Aierdiri bere ekarpena.

Saio oso interesgarria izan da, hainbat datu jarri ditualako mahai gainean: orain arteko etorrerak, hurrengo urteetarako proiekzinoak, jatorriak, eragin posibleak, kanpoko jatorrikoen espektatibak vs hemengoenak, zer bilatzen dan ‘kulturartekotasuna’ esaten deutsagunaren bitartez, zer egiten dan eta zer egin daiteken…

Azkenean ondorioa da inork ez dakiala ondo zelan oratu gaiari, beraz, askoren artean saio asko egin beharko dira eta, emaitzen arabera, ebaluatu zer dan onuragarri eta zer ez. Gure gogoetarako balio handiko saioa izan da behinik behin.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.