Labayru Gaur

0

Joan dan urriaren 23an, Deriora etorri ziran Xabier Amuriza eta Karmelo Uriarte. Bisitaren arrazoia zan Karmelok idatzi dauen liburua ia argitaratuko dogun.

Karmelo Uriarte Zeanurin jaioa da, Ipiñaburutik gorako baserri baten. Han bizi zaneko bizimodua, beharrak, familia-hartuemonak, lagunartea, ohiturak eta siniskerak barru-barrutik bizi izan ditu eta halantxe kontau.

Ibilbide profesionala Igorreko Batz kooperatiban egin eta gero, jubilau gazte dala, kontakizunok idatziz jarri ditu, testu arin-arin baten, bizimodu baten adierazgarri, eta hizkuntza erregistro ederrean. Bertsozale Elkartean asko ibilia da, bertsolaritza zabaltzen Bizkaian eta eskoletan.

Xabier Amurizak lagundu deutso testua ontzen, eta harek animau dau argitaratzera eta Labayrura bideratu.

Ia liburua laster ikusteko moduan gagozan!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.