2024-2025 ikasturte honetan Bilboko Itsasmuseumak antolatzen dauan Zer da itsasoa zuretzat? ekimenaren bigarren edizinoa egin da.
Lehiaketa hau Bizkaiko DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta banaka edo taldeka parte hartzeko aukera daukie. Galdera horretatik abiatuta, ikasleek telefono bidez grabautako alkarrizketa bat egin behar deutsie euren aitita-amamei edo erreferentziazko beste edozein personari.
Egitasmo honen helburua belaunaldien arteko alkarrizketa sustatzea; itsasoak eta itsasadarrak gure kulturan eta ondarean daukan garrantzia nabarmentzea; eta tresna digitalen erabilera arduratsua eta sortzailea sustatzea da.
Hirurogeta hamar lanetik gora aurkeztu dira. Horreen artean irabazleak ebazteko lau personak osotutako epaimahaia sortu da. Euren artean Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruaga izan da.
Ekainaren 5ean izan zan sari banaketea Itsasmuseumean egindako ekitaldi hunkigarri eta ederrean. Bertan batu ziran ikasleakaz batera, euren gurasoak eta aitita-amamak, epaimahaiko kideak eta Itsasmuseumeko ordezkariak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.