Labayru Gaur

0

Zinc Shower era guztietako kultura-sortzaileen topalekua da, eta antolatzaileetako batek, Sara Maganek konbidauta, han egon gara maiatzaren 8 eta 9an. Berez, erakusketa da, baina azoka be bai, eta alkarregaz bat egiteko eta sorkuntzen ganeko trukeak egiteko lekua da. Aurten hirugarren urtez egin da, Mataderon, kulturarako egokitu eta errekuperau daben leku zoragarrian.

Han egon gara Labayru Fundazioko Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria, gure laguntzaile Ane Agirre eta Oscar Garrogaz. Eta han egon da, gugaz batera, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia.

Esperientzia interesgarria da, guztiz, zer sortzen dan ikusteko, sortutako hori zelan zabaltzen dan, eta hartu-emonak egiteko. Teknologiak leku zentrala hartzen dau holango lekuetan, gehien baten publiko gaztea dagoalako hartzaileen jomugan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *