Labayru Gaur

0

Joan dan zapatuan, urriaren 21ean, Basauriko Arizko Kultur Etxean, Zuztarretatik oinez: Ur bien laztana bideoaren osagarri modura landu diran liburuxken aurkezpena egin zan.

Bertan alkartu ziran Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita; Basauriko Udalaren ordezkari moduan, Nora Pereda zinegotzia, eta ibilbidean gidari lanak egingo dituan Jon Arroita. Horrez ganera bideoan parte hartu eben lekukoen senideak eta herritarrak be batu ziran.

Zuztarretatik oinez egitasmoa aspalditik dator. Aurkeztutako material hau bilduma honetako laugarrena da. San Migel ingurukoak landu ziran lehenengo, bai bideoa eta liburuxkea. Orain urte bi egin zan Arizen hasi eta Artunduaga eta Lapatzatik igarota ostean Ibarran amaitzen dan ondare ibilbidearen bideoa. Eta aurten material osagarri modura 16 orrialdeko liburuxkea argitaratu da, testuak euskeraz (batueraz eta bizkaieraz) dagoz eta gazteleraz eta ingelesez egindako laburpenak ere baditu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.