Encabezado

Labayru Gaur 307

2024-4-26

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren zenbaki barria, 63.a

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren ale barria iragarri beharrean gara. Honezkero 63. zenbakira heldu da eta, aurrekoetan moduan, hainbat eratako idazlanak dakarz. Azaleko irudia Olga Secorena da, eta alea zabaltzeko, Miren Agur Meaberen kontakizuna dakar, "Karitatearen alabatxoa". Horren ostean, Juanra Madariagarena, "Bigarrenak eta desolatio" izenekoa. Beste narrazino bi dagoz aldizkarian: Pello Zupiriaren "Amildegiaren ertzean" eta Iratxe Ormatza Imatzen "Aketxe".

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakortagaz berbaz

Boletin honetan iragarri genduan moduan, Jabier Kalzakortak Euskal Baladak-antologia izeneko liburua argitaratu barri dau. Hori dala-ta, Bizkaia Irratian alkarrizketa egin deutsie, eta Bilbao izeneko aldizkarian be bai. Dokumentu biok dakarguz hona, lanaren ganeko argigarri diralakoan. Bilbao 2018ko urtarrila. Entzun Bizkaia Irratiko alkarrizketa.  

Gehiago irakurri

---
"Areatzako herri ondarea, 2017" bideoaren aurkezpena

Joan dan abenduaren 28an, Areatzako Udaleko aretoan, herrian egin dan toponimia ikerketaren aurkezpena egin zan. Lan hori aurreko urtean hasi zan artxiboetako araketa bibliografikoa eginda. Aurten artxiboetatik lortutako toponimoen zerrendea herriko lekukoekin kontrastau da, ahozko grabazinoen bidez. Guztira hogeta hamar ordu batu dira, eta bederatzi lekukok hartu dabe parte. Toponimoen gainekoak ezeze, herriko ondareari buruzko informazino ugari eta aberatsa batu da. Besteak beste: artzain eta ikazginen bizimodua, baso-lanak, herriko bizimodua, balnearioa eta beraneanteak...

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10