Encabezado

Labayru Gaur 333

2024-4-26

Ondarearen Europako Jardunaldiak Zamudion

Joan dan urriaren 25ean, Zamudioko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dauzan ekitaldien artean, Ondarea sortu eta betikotu duten emakumeak izenekoa ospatu zan. Jardunaldia zati bitan banandu zan. Lehenengoan Igotz López alkateak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioren zuzendariak, Labayruko ondare atalean egindako Zamudioko emakumeak bizitzaren ardatzean izenburuko bideoa aurkeztu eben. Horren ostean, bideoan herriko lekukoen testigantzen bidez ikusitakoaz gogoeta egiteko mahai-ingurua egin …

Gehiago irakurri

---
Bizenta Mogel idazlea hartu dabe gogoan Markinan

Jabier Kaltzakortak "Bizenta Mogel ezagutzen" hitzaldi-sortan parte hartu dau Markinako udaletxean urriaren 27an, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Kalzakortaren hitzaldiaren izena "Bizentaren Ipui onac. Alegiak eta alegilariak" izan da, Bizenta Mogelen alegien gainean. Bizenta Mogelek 22 urte zituala, 1804. urtean, Ipui onac liburuan hitz lauzko berrogeta hamar alegia argitaratu ebazan. Alegia edo ipuin on horreek gipuzkeraz idatzi ebazan. Garai haretako giroa eta testuingurua ezagutzera …

Gehiago irakurri

---
Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean bideoaren aurkezpena

Joan dan eguenean, hilaren 18an, aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean izeneko bideoa. Ikusentzunezko honetan, Europako Ondare Jardunaldietarako aukeratutako gaia landu da: Ondarea emakumeen emaria. Herriko andrazkoen testigantzak erabilita, Busturian XX. gizaldian emakumezkoek euki daben bizimodua eta eguneroko zereginetan izan daben garrantzia erakusten da. Aparteko garrantzia emon jake kasu honetan eurak egindako lan desbardinei.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10