Labayru Gaur

0

Joan dan eguenean, hilaren 18an, aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean izeneko bideoa. Ikusentzunezko honetan, Europako Ondare Jardunaldietarako aukeratutako gaia landu da: Ondarea emakumeen emaria. Herriko andrazkoen testigantzak erabilita, Busturian XX. gizaldian emakumezkoek euki daben bizimodua eta eguneroko zereginetan izan daben garrantzia erakusten da. Aparteko garrantzia emon jake kasu honetan eurak egindako lan desbardinei.

Lekukoek ondo gogoratzen daben sasoi baten, ez zan erreza emakumea izatea eta euren eremua sarri etxe eta eleiza barrura mugatuta egoan, eurak izan dira herrigintzaren ardatza. Hau nabariagoa izan da Busturian, gizonek etxetik kanpora urteteko jokerea izan daben herrian (bai itsasora, bai urruneko lurraldeetara).

Sarri andrazkoek egindako lanek ez dabe behar besteko merezimendurik izan eta luzaroan bigarren mailakotzat jo izan dira. Zorionez, gaur egun emakumearen eragina gero eta handiagoa da, gizartean integrauta dago, eta apurka-apurka toketan jakon lekua hartzen doa. Bideo honetan batutako testigantzak aldaketa horren lekuko dira.

Aurkezpenean lekukoakaz eta herritarrakaz batera, herriko alkatea, Aitor Aretxaga, eta Idoia Etxebarria eta Naiara Ruiz zinegotziak egon ziran; Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.