Encabezado

Labayru Gaur 342

2024-4-27

Oinarrizko itzulpen-ikastaroa online 2019an

Urte barriagaz batera, urtarrilaren 7an itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” izenekoa.

Gehiago irakurri

---
Arratzun Herri ondarearen aurkezpena

Abenduan ospatzen dan Euskerearen Egunaren atxakian, Arratzun herriko jenteari batutako lekukotasunakaz osotutako bideoa aurkeztu dogu. Hainbat herritarri grabazinoak egin deutseguz urtean zehar, herriko bizimodua lehen eta orain zein dan jakiteko eta atzetik datozen gazteek be jakin dagien. Herriko andra eta gizonak, auzo batekoak eta bestekoak, baserrikoak, errotakoak, tabernakoak... bakotxak bere bizimoduko esperientziaren barri emonaz, herriko bizimoduari buruz gehiago jakiteko modua …

Gehiago irakurri

---
Mungian Lauaxeta Olerki Lehiaketaren emaitzen aurkezpena

Mungiako Udalak urtero eratzen dau Lauaxeta Olerki Lehiaketa, orain dala hamar urtetik hona, herriko poetaren gorazarre legez. Aurten, hamargarren urteurrena ospatzeko, aurreko urteetako olerki irabazleak liburu baten argitaratu ditue. Udalaren argitalpen hori egiten Labayru Fundazioak lagundu deutsie, eta Adolfo Arejita egon da aurkezpen ekitaldian, Ager Izagirre herriko alkateagaz batera. Urte bakotxeko deialdian, Lauaxetaren olerki bat izan da gaia. Gai horren …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10