Encabezado

Labayru Gaur 278

2024-4-26

Arratzun herri ondarea aurkezten

Arratzun urtean zehar herriko hamaika lagunen testigantzak batu ditugu, eurei alkarrizketak egin eta bideoan grabauta. Berbagaiak bizimoduko gorabehera guztiak: herria, auzoak, ermitak eta errotak, erreka-basoak, baserriak, bizimodua, lanbideak, jatekoak, jaztekoak, eskola, olgetak, gaztezaroko ibilerak, jaiotza-heriotzakoak, jaiak eta ospakizunak, gerra denporakoak... Aurtengo egitekoa grabazinoak eurak egitea izan da, informazinoa batzea, gerora horren zabalkundea era batera edo bestera egiteko. Ha ta guzti …

Gehiago irakurri

---
Paco Garmendia gogoan

Abenduaren 2an Zestoako bainuetxean Paco Garmendia zana gogoratu eben, heriotzaren urteurrenean. Cristina Zabala, Deustuko Unibersidadeko Soziologiako dekano ordea gidari dala,  bost hizlarik parte hartu eben ekitaldian, Ander Manterola tartean dala

Gehiago irakurri

---
Iratxe Ormatza Bakioko liburu-azokan

Euskerearen egunaren harira, Bakion liburu-azokea eratu dabe. Bertan parte hartu dabe herriko sortzaileek, liburu eta argitalpenen egileek. Eta euren artean egon da Iratxe Ormatza Imatz gure lankidea. Idatz & Mintz aldizkarian alerik gehienetan parte hartzen dau, nazarrinoak idatziz; honezkero hainbat zenbakitan agertu da bere sinadura. Horrez ganera, Hegoak liburua argitaratu eban gugaz. Eta horreek danok jarri ditu ikusgai azokan.

Gehiago irakurri

---
Laukizen Lauaxetaren errastuan

Euskararen egunaren bezperan aurkeztu zan Laukizko Goiko Tabernan  "Dana emon bihar jako maite dan askatasunari (Lauaxeta)" ondare ibilbidea.

Ekitaldian besteak beste, Salvador Artaza alkatea eta María Fernández euskera teknikaria izan ziran, eta Labayru Fundaziotik Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Gehiago irakurri

---
Lauaxeta saria Bizkaiko euskaltegientzat

Lauaxeta Sariak banatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Euskerearen Nazioarteko Egunean. Aurten be, hainbat sari eta saritu batu ditue abenduaren 2an egindako ekitaldian. Norbanakoarena Jose Angel Iribarrentzat, literatura sorkuntzakoak Juan Kruz Igerabide eta Garazi Ugalderentzat, ikusentzutekoena Hannot Mintegiarentzat, eta taldearena "Bizkaiko euskaltegientzat".

Gehiago irakurri

---
Sopelako ondarea bideoan

Abenduaren batean, euskerearen egunaren ospakizunakaz batera, aurkeztu zan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean Sopelari buruzko ondare ibilbidea: Sopela: ikusiago eta maiteago, itsasoz eta lehorrez.

Bertan alkartu ziran Udaleko ordezkariak: Leire Basauri zinegotzia eta Aitzol Riol euskera teknikaria; bideoan parte hartu daben lekukoak: Bene Markaida eta Juanita Garai; eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10