Labayru Gaur

0
Ezkerretik hasita, Juan Jose Etxeberria, Ander Manterola, Jabier Lezaun, Jose Antonio Garrido eta Cristina Zabala.

Abenduaren 2an Zestoako bainuetxean Paco Garmendia zana gogoratu eben, heriotzaren urteurrenean. Cristina Zabala, Deustuko Unibersidadeko Soziologiako dekano ordea gidari dala,  bost hizlarik parte hartu eben ekitaldian, Ander Manterola tartean dala.

Juan Jose Etxeberriak Paco Garmendiak Donostiako Magisterio eskola aurrera ateraten Setieneri emondako laguntasuna goratu eban; Ander Manterolak Pacogaz izandako hartu-emona gogoratu eban: Hizkuntza Politikako arduradun zanean Derioko Ikastaroa onartu, etnografiako ikerketan Euskaldunak bildumako lankidetza, Pax Romanako kidetasuna; Javier Lezaunek Garmendiaren ikasle izateko esperientziaren barri emon eban; Jose Antonio Garridok Altuna Fundazinoa sortzen Pacok emondako laguntasuna ekarri eban gogora.

Bertan egon ez arren, bideo bidez ekitaldiagaz bat egin eban Pedro Miguel Etxenikek. Lagun, irakasle, sortzaile, guraso eta eragile lez gogoratu eta goratu eban Paco Garmendia.

Aretoa bete-beterik egon zan, lagun eta ezagunakaz.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *