Labayru Gaur

0

Abenduaren batean, euskerearen egunaren ospakizunakaz batera, aurkeztu zan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean Sopelari buruzko ondare ibilbidea: Sopela: ikusiago eta maiteago, itsasoz eta lehorrez.

Bertan alkartu ziran Udaleko ordezkariak: Leire Basauri zinegotzia eta Aitzol Riol euskera teknikaria; bideoan parte hartu daben lekukoak: Bene Markaida eta Juanita Garai; eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Aurkezpenean egoteko modurik euki ez eben arren, bideoan Jon Agirre geologoa eta Mikel Begoña historiadorearen testigantzak be jaso dira.

Bideoa sarean eskegita dago, bai Udalaren web-orrian eta bai Labayruko Youtubeko kanalean. Bertan ikusi leiteke Sopelak daukan ondare etnografikoa, historikoa, geologikoa, toponimikoa… Danok lotzen dogu Sopela itsasoagaz eta kostaldeagaz, baina bideoaren izenak berak adierazten dauan moduan, udal honek zer ikusi ugari dauka barrukaldean be. Ikatzaren plaia izenaren zergaitia, kostaldearen ezaugarri geologikoak, burdin-hesiaren nondik norakoak, Fraidemendiko munarrira egiten ziran prozesinoak, eta askoz gehiagoren barri izango dogu bideo honetan.

Ibilbide biribila da, udaletxean hasi eta udaletxean amaitzen dana. Hamaika kilometroko luzera dau baina txiri-txiri edozeinek egiteko modukoa da.

Erduze Sopela ezagutzen, merezidu dau eta!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *