Labayru Gaur

0

Lauaxeta Sariak banatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Euskerearen Nazioarteko Egunean. Aurten be, hainbat sari eta saritu batu ditue abenduaren 2an egindako ekitaldian. Norbanakoarena Jose Angel Iribarrentzat, literatura sorkuntzakoak Juan Kruz Igerabide eta Garazi Ugalderentzat, ikusentzutekoena Hannot Mintegiarentzat, eta taldearena “Bizkaiko euskaltegientzat”.

Euskaltegion ordezkari guztiei diploma bana emon deutsie, eta oroigarri nagusia Ulibarri Euskaltegikoari. Danen izenean hiruk berba egin dabe, tartean dala Adolfo Arejita. Hona bere berbak:

“Pozkari gozo hau hartuta pozarren gagoz Euskaltegiok, egin deuskuzuen autormen honegaz. Pozkari hau izan bedi, pozgarri ezeze, aurrerantzerako bizigarri.

Orain arte lez eragingo deutsagu euskeraren boluari, Dakigunetik, Bizitik eta Sartalde endekatu honetatik Osora eta Orotara. Bizi beitez Euskaltegiak eta euskeraren errotari guztiak.

Agur eta Ohore mila eskerregaz Bizkaiko Foru Aldundiko euskaltzaleoi”.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *