Kategoria: Kategoria gabea

0

Bosgarren urtez eratu da Bilbon ‘Berbagunea’, Bilbo euskaldunari agiriko lekua emoteko. Aurrekoetan moduan Labayruko ikasle talde batek parte hartu dau Alondegiko ekitaldian. Jarduera horren helburua da euskaldunak alkartzea eta euskeraz jardutea hainbat orduz jarraian.

Euskaldun onak eta ikasten dabizenak, gazteak eta adinekoak, gizarte arlo guztietakoak alkartu dira aurten be Bilbo erdi-erdian. Taldeka-taldeka hainbat alkarrizketa egin dabez euskeraz, gai guztiei buruz. Izan be, euskereak bizitzako arlo guztiak adierazteko balio dau. Euskerea jakitetik erabiltera jauzi egiteko aukera ezin hobea.

0

Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta. gehiago

0
Ander Manterola, Jose Angel Chasco, Segundo Oar-arteta.

Ekainaren 21ean José Ángel Chasco euki dogu Labayrun bisitan. Chasco Etniker Araba taldeko kidea da, eta ikerketa etnografikoa bere herrian egiten dau, Errioxar Arabako Moreda Araba herrian.

José Antonio González Salazar eta Etniker Arabako beste kide batzukaz batera, ikerketa bat egiten dabil Sierra de Toloño izena dala-ta, izendapen horren alde beste batzuk Sierra de Cantabria izenaren alde egiten daben bitartean. Ikerketa horretarako Labayru Fundazioko kartografia konsultatzera etorri da, izen horren historia agirien bitartez erakusteko. Sierra de Toloñok Arabako Gatzaga Buradon eta Bastida herrietatik hasi eta Nafarroako Lapoblación herriraino hartzen dau.

0
Enrique Aramburu, Ander Manterola, Naiara Ardanaz, Anton Erkoreka.

Maiatzaren 24an, Labayru Fundaziora bisitan etorri dira Naiara Ardanaz, Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren arduraduna eta Etniker-Nafarroako burua; Anton Erkoreka, Euskal Herriko Unibersidadeko Medikuntzaren Goti Museoaren zuzendaria eta Etniker Bizkaia taldeko kidea; eta Enrique Aramburu, botikaria eta Plentziako Farmazia-Museoaren arduraduna. Bisitaldi horretan, Euskal Biblioteka ikusi eben, lan-batzarra egiteaz ganera.

0

Apirilaren 21ean, arrastiko 7retan, “Kili-Kili barru-barrutik” izeneko hitzaldia egingo dabe Jesus Eguzkiza Eguzkik, Asier Astigarragak eta Lorea Bilbaok.

Euskal Museoan “Kili-Kili. Euskera pozgarri” izeneko erakusketa dago ekainera arte ikusgai. Hitzaldia haren osagarri izango da.

Hiru hizlari izango dira, hirurak Kili-Kilin buru-belarri ibilitakoak, baina garai eta zeregin ezbardinetan. gehiago

0
Jokin Gorozika, Miren Mujika, Luis Angel Gainza, Amale Caballero.

Labayruko laguntzaileen batzarrak Ohorezko kide egin zituan Luis Angel Gainza, Amale Caballero, Miren Mujika eta  Begoña Zearra. gehiago

0

Euskal Museoko erakusketagaz batera, liburutxu bat argitaratu dogu Kili-Kiliren ibilbideari buruz. Museoan bertan salgai dago, eta liburudendetan laster.

Katalogoa baino gehiago liburua da. Jesus Eguzkiza Eguzki, Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarriaren artean osotuta dator. Kili-Kiliren inguruan jente asko eta asko ibili da, hainbat ekintzatan, hainbat sasoitan… eta horren laburpena izan gura dau.

Testuagaz ezeze, argazkien bidez ondo adierazten da zelako mobimentua erabili dauen egitasmo honek.

0

Martiaren 18an zabaldu da ‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ izeneko erakusketa Bilboko Euskal Museoan. Kili-Kilik aurten 50 urte betetzen ditu, eta hori dala-ta, ibilbide horretako mugarri nagusiak ikusgai dagoz bertan: jarduerak, egileak, laguntzaileak, argitalpenak etab.

Hemen argazkiak ikusgai.

 gehiago

0

2015eko San Tomas egunean defendidu eban tesia Jabier Kalzakortak Deustuko unibersidadean. Hainbeste urtean euskal baladei buruz egindako lana azkenean aurkeztuta.

Horren ganean dihardu Jabierrek Bizkaie! aldizkarian egin deutsien alkarrizketan. Artikulua.