Literatura

Literatura

Idazle klasikoen idazlanak, sorkuntza barria, herri literatura.

Euskal literaturako idazlan klasiko zein barriak landu, gaurko irakurleen hizkuntza-erispideetara ekarri eta argitaratu ditu Labayru Fundazioak. Gure hizkuntzaren tradizinoa ezagutzeko, gure idazleen lanak irakurteko moduan eukiteko, eta hurrengo belaunaldiei gure iragana eta oraina erakusteko bide bat da. Prosa, poesia, bertso, herri-kantu eta ipuinak, sorkuntza, itzulpenak… era guztietako lanak landu eta gizarteratu ditugu. Batzuk idazle ezagunak (Domingo Agirre, Kirikiño, Lauaxeta…), beste batzuk han-hor-hemen idazlanak sakabanatuta itxi dabezanak (Mañariko, Sorne Unzueta…); batzuk edizinoak agortuta eta eskuratzeko gatxak zirenak eskura ipinteko, beste batzuk barrien barri egindakoak…

Hainbat bilduma edo liburu sorta hornidu doguz, gaiaren arabera. Kasurako, Sutondoan sortan XX. mendeko idazle klasikoen lanak sartzen dira; Arragoa idazle klasikoagoen lanen edizino facsimilen bilduma da; Jareinekoak XVI-XVII-XVIII. mendeetako idazlan klasikoen edizino kritikoak dira; Laratz izenekoak herri-literaturako errepertorioa jasoten dau; Galburua sorkuntzako idazlan barri baina laburrak argitaratzeko sortu zan; Urbegi be sorkuntzako lanetarako da, baina luzetxuagoentzat; literatur aldizkari bat be argitaratzen dogu joan dan mendeko 80ko hamarkadatik hona, Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta.