Labayruko Laguntzaileen Batzar Nagusian, tarte baten Karmele Jaio idazlearen hitzaldia sartu da: “Literatura idatzi, literatura bizi. Sorkuntza prozesuan murgiltzea”.
Idazle bat idazten hasten danean, nondik hartzen ditu idazgaiak idazleak? Idazleak gaia pentsatzen dau edo gaiak harrapetan dau bera idazten jarri daiten? Zer dala-ta hasten da idazten? Karmele Jaiok galdera horreei erantzun deutsie, esanez idazlea eta personea bat dirala, ez dala bikoizten idazten edo biziten jartzen danean.