Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra
Erakunde, enpresa nahiz norbanakoei itzulpenak egiteko eskaintza daukagu. Testuak zuzentzea da beste zeregin bat. Euskerara itzulpenak, bai batuaz bai bizkaieraz egiten ditugu, eskariaren arabera.
Itzulpen-zerbitzua indartsua eta aspaldikoa da Labayru Fundazioan. Kanpoko enpresa eta erakundeei eskaintzen jake eta honezkero ehunetik gora bezero daukaguz. Gaztelania-euskera eta euskera-gaztelania da eskaririk gehien sortzen dauena, baina gure inguruko hizkuntzetan be egiten ditugu itzulpenak.
Zerbitzu honen bitartez, arlo guztietako itzulpenak eta zuzenketak egiteko aukerea eskaintzen dogu: administrazinoa, hitzarmenak, itzulpen literarioak, ikus-entzunezkoak, gidak, korrespondentzia, aktak, araudiak, txostenak, artikuluak, hezkuntza-arloko testuak, katalogoak, programak, publizidadea…
Itzultzaileek, itzulpenak ezeze, euren lanaren ganeko ikerketa egin eta itzulpen-eskolak emoten ditue.