Idatz & Mintz aldizkariaren ale barria atera da, 79.a. Literaturako testuakaz osotutako aldizkaria dogu, era guztietako gaiak eta generoak dituana. (gehiago…)
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
Idatz & Mintz aldizkariaren ale barria atera da, 79.a. Literaturako testuakaz osotutako aldizkaria dogu, era guztietako gaiak eta generoak dituana. (gehiago…)
HABEren mailak egiaztatzeko, 2026ko lehenengo deialdiko azterketak prestatu gura izan ezkero, Labayrun hainbat ikastaro egingo dira otsaila eta ekaina bitartean. (gehiago…)
Labayru Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz lau urterako. Hitzarmen horren bidez, erakundeek Labayru babesten dabe, Bizkaian eta Bizkaiko euskereari buruz egiten dauen lanari jarraipena emoteko. (gehiago…)