Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak
Euskeraren irakaskuntza Labayru Fundazioaren sorreratik honako jarduera da. Alfabetatze eta euskalduntze eskolak ezeze, itzulpenak, hizkuntza-eskakizunak, EGA, euskera teknikari eta euskal kulturako gaiak lantzeko eskolak eta ikastaroak emoten ditugu.
1. deialdirako azterketak prestatzeko ikastaroak — 2023
Euskeraren irakaskuntzan esperientzia handia daukagu. Alfabetatze ikastaroak eratzen ditugu, euskalduntzekoak, hizkuntza-eskakizunetara aurkezteko, EGA aterateko, HABEren C2 maila prestetako, bizkaierakoak. Gure egoitzan urte osoan emoten ditugu eskolak, urtean zehar ikasturte osokoak nahiz hiruhilekoak, eta udan ikastaro trinkoak. Baina horrez gainera, enpresa eta erakundeetara be joaten gara.
EGA azterketa egiteko zentro homologatua gara. Urtean deialdi bi egiten dira: uztailean eta urrian. Geuk sortzen ditugu azterketak eta geure egoitzan egiten dira. Aurkezteko baldintza: gure alfabetatzeko lehenengo hiru mailak eginda eukitea.
Goi mailako ikastaroak be emoten dira Labayrun: Itzulpen-kursoak eta Euskera teknikaria izateko ikastaroak urtero eratzen dira. Eta gizarteko eskarien arabera, beste era bateko gaiak be eskaini izan ditugu: euskal kantak, lo-kantak, jolasak, euskal kultura…
Bezeroen artean, norbanakoez ganera, erakunde publiko, udal eta enpresa asko daukaguz.
Irakasleek, eskolak emon ahala sortu dituen materialak, lantze prozesu baten ondoren argitaratzeko joera hasierako urteetatik dator. Halan sortu dira “Eskola apunteak” bildumako argitalpenak eta Aditu! euskera ikasteko metodoa, beste batzuen artean.