Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak

Euskera esparru guztietan erabiltea da gure hizkuntzaren normalizazinorako bidea. Hori dala-ta, gitxiago erabilten dan espazioetarako plan bereziak egiten dira, ohiturea suspertzeko. Beharlekuetan lanerako azpiegitura euskeraz lantzea da plan honeen helburua, bezeroari zerbitzuak euskeraz be eskaini ahal izateko.

Administrazinoan Euskera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) indarrean dago, Udalen bitartez euskeraz bizi gura daben herritarrei horretarako bideak emoteko. Holan, plan jakin baten bitartez, behar diran hizkuntza-politikako neurriak indarrean jarri ahal izango ditue.

Erabilera planak enpresa pribaduetan be egiten dira, edozein lan-jarduera euskeraz be egin ahal izatea ziurtatzeko.

Gure zerbitzuan, teknikariak eskaintzen ditugu administrazino zein enpresetan planak egiten laguntzeko eta baita eurok beteten laguntzeko be; helburua enpresak euskalduntzea da. Labayru Fundazioak zerbitzu osoa eskaintzen dau: planaren diseinua, formazinoa, itzulpen zerbitzua, argitalpen zerbitzua…