Etnografia atalak

~
0

Euskal sukaldaritzaren metamorfosia. Iturria: Nano Banano.

Euskal Herriko etxe eta baserrietan, mendeetan zehar, sukaldea izan da bizitzaren erdigunea. Janaria prestatzeko lekua izateaz gainera, bertan elkartzen zan familia, bera zan transmisio kulturalerako gunea, istorioak kontatzeko tokia, eta gainera, beheko suak neguko hotzari aurre egiten laguntzen zuen. Bertan, baliabide gutxirekin eta sasoiko produktuak erabiliz, egunerokotasunerako oinarrizko dieta sortzen zuten. Dieta horren helburua izan da etxetik lortutako jakiekin modu ekonomiko eta xumean familia elikatzea. Baina azken hamarkadetan sistema aldatu egin da eta prozesu interesgarri baten lekuko bihurtu gara: garai bateko “eguneroko jatekoa” zena, euskal gastronomia modernoaren ardatz eta ikur bilakatu da.

 (gehiago…)

San Gregorio ura soroak bedeinkatzeko. Obanos. Iturria: Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Antzinako jardunbide naturistetan sakon errotuta, eguzki- eta ilargi-egutegien arteko Erdi Aroko sinbiosi-prozesu luzeak (pazko-ilargia martxoaren 22aren eta apirilaren 25aren artean izaten da) zenbait ospakizun finko ematen ditu udaberri-sasoian (San Marko, Gurutze Santua, San Gregorio, San Isidro…), baita beste jaiegun aldakor batzuk ere (Erramu Igandea, Igokundea, Mendekoste). Jai horiek garrantzi handikoak dira garatze-bidean dauden ernatutako laboreak zaintzeko edo babesteko, azienda kortan dagoen neguko garaiaren amaierarako eta arrantza-jarduera bizia hasteko.

 (gehiago…)

0

Ostiral Santuko Gurutzbidea Zornotzan. Egilea: Mikel Etxebarria Etxeita.

Aspalditik, 1936ko gerra zibila baino aurretik ziurrenik, Zornotzan, Ostiral Santuan, goizeko 7:00etan, Gurutzbidea egiten da. Gurutzbideak Jesusek Kalbario mendira bidean, gurutzea soinean zuela, bizitako pasioa oroitzen du, hamalau egotalditan banatuta. Herriko Santa Maria parrokiatik abiatuz, Sabino Arana kaleko 19. zenbakian hasten da. Ibilbideak herriko kaleetan zehar jarraitzen du; zubia gurutzatu eta Sabino Arana kalea eta errepide nagusia zeharkatzen ditu. Ondoren, bidearen amaierara heltzen da: Kalbario plaza. Guztira 420 metro dira.

 (gehiago…)

0

Gernika-Lumoko urriko azken asteleheneko azoka (2016/10/31). Egilea: Emilio Xabier Dueñas.

Eguneroko bizitzaren zenbait alderditan, gizarteak –gu parte garen honek, behintzat– azken berrogeita hamar urteotan egin duen iraulia, beharbada, ezin da konparatu historiaren beste ezein momenturekin… Ia konturatu gabe igaro gara Gabonetako zorion-txartelak posta bidez bidaltzetik adimen artifizialera.

 (gehiago…)