Euskal Biblioteka

Euskal Biblioteka

Informazio gehiago: Euskal Biblioteka online

Euskal Biblioteka izenagaz sortu zana, gaur egun dokumentazino-zentro integrala da, euskarri mota guztietako dokumentuak gordeten ditualako. Liburuetan 54.148 monografia ditu, batzuk beste inon ez dagozanak; hemeroteka moduan onenetakoa da gure inguruan; gainerako paper xumeetan be ugaria da, liburuxkak, kartelak, mapak eta beste edozer dala; argazki-artxibo ikaragarria dauka, bai argazki zaharrak bai barriak dituala.

Ikus-entzutekoen artean, audio eta bideo grabazino asko eta asko gordeten ditu, ondarea eta etnografiagaz lotutakoak asko, herri literatura batzeko ahaleginetakoak beste asko, eta osterantzekoak (ekitaldiak, gizarteko ekintzak…).

Gehiena katalogatuta dago, eta katalogoa sarean ikusgai dago, gura dauenak edozein lekutatik konsultau ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak erreferentziako liburutegitzat izentauta dauka. Beste liburutegi batzukaz batera lan egiten dau, materialak trukatzeko, bilduma osotzeko eta orokorrean informazinoa alkartzeko.