Tag: app

0

LabayruHiztegiaApp_boletina

Labayru Hiztegiak konsultetako modurik erosoenetakoa tabletaren edo mugikorraren bitartez da. Gehiago hondino, offline (internetara konektau behar izan barik) eta doan izan ezkero. Android eta IOS sistema bietarako egokituta dago, erraz eskuratzeko moduan.

Edukietan, euskera-gaztelania/gaztelania-euskera hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa eskaintzen dira. Sarrera bakotxak hainbat datu ditu: esangurak, adibideak, sinonimoak, bizkaiera/batua formak, gramatika kategoria, erabilera bereziak…

Tabletean edo mugikorrean behin deskargau ezkero, nahi danean erabilteko prest dago.

Ikusi Labayru Hiztegien aplikazinoa bideoan.

0

Labayru hiztegien aplikazinoaren barri emon eta berehala zabalkunde handia hartu dau. Bost egunean 500 deskargara heldu da.

Gaur egun sakeleko telofonoa erabilten dogu gehien, ordenagailua baino gehiago, eta hori gero eta gehiagora doa. Horregaitik guztiz praktikoa da beti  konsultalekua eskura eukitea.

Erabiltzaileen aldetik eretxi onak hartu ditugu, ondo doalako eta erosoaz ganera doakoa dalako.

 

0
Jokin Azkue (EJ), Adolfo Arejita (Labayru), Leire Aragon (BBK), Ana de Castro (BFA), Ziortza Eguren (Labayru).

hiztegia.labayru.eus aurkeztea barrikuntza handia izan zan, euskera-erdera hiztegia eta hiztegi fraseologikoa batera webgune berean. Orain hori berori, eduki osoa, mugikorrean, doan eta sarera konektau barik erabili ahal izateko aplikazinoa aurkeztu dogu. Aplikazinoa Irontec enpreseak garatu dau, eta telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta.

 gehiago