Labayru Gaur

0

Bilboko Eleizbarrutiko kultur erakundeek jardueraz betetako eguna prestau dabe urriaren 30erako, Eleiz Museoan, Atxurin bat egingo dabenak. Kultura eta komunikazinoa ardatz direla, Jazotakoa jaso lemapean, gure ondarea zabaltzeko moduak izango dira jardueron muina.

Ekintzen artean, Carmelo Etxenagusia ohorezko aitamenak banatuko dira iluntzean.  Hiru personari emongo deutsie aitamena, ondarea jagoten eta zabaltzen bizitzan zehar egindako beharragaitik: Felix García Olano, Benito Ansola eta Gurutzi Arregiri.

Gurutzi Arregi gazte-gazterik dabil etnografia eta ondare ez materialaren inguruan beharren. Lantegian egiten eban beharra itxi eta Labayru Ikastegia sortzen eta berau gidatzen emon dau bere bizitza profesionala. Jose Miguel Barandiaranen eskutik sartu zan etnografiaren munduan, eta Ander Manterolaren ondoan jarraitu dau, bai Labayru barruan bai Etnikerren eta beste hainbat erakunde eta gizarte jardueratan.

Bizkaiko ermiten katalogoa egin eban, hiru aletan argitaratu zana. Horretarako, ermitaz ermita Bizkaiko herri guztiak ibili zituan. Gaur egun Bizkaiko herrietako web orrietan begiratu ezkero, gitxi izango dira haren lanetik hartutako informazinorik ez daukenak.

Horren ostean, tesi doktorala egin eban ermiten ezaugarrien ganean, ermita motak, esangurak, debozinoak eta abar aztertuta.

Etniker Euskalerria taldeak sortu ziranetik, bera izan da idazkaria eta koordinadorea.

Baina horrez ganera, hainbat ardura bete izan ditu: Labayrun zuzendaritzan, Eusko Ikaskuntzan, Barandiaran Fundazioan, herri-arduretan…

Eta beti irribarrea ezpanetan dauela. Zorionak Gurutzi!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.