Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta aldizkariaren 59. zenbakia argitaratu barri da. Literatura-sorkuntza, kritika, testu klasikoak eta ahozkoak dira aldizkariaren osagarriak.

Zenbaki honetan, sorkuntzan, hiru narrazino aurkituko ditugu: Miren Agur Meaberen ‘La recherche de l’absolu’, Iratxe Ormatzaren ‘Bazkaria’ eta Juan Ramon Madariagaren ‘Mendazko bizkotxoa’ izenekoak. Horreez ganera, poesiari jagokona Amaia Iturbideren ‘J:M. Ucelay: biosfera atontzen’ eta Enerko Urizarren ‘Gozokiak poltsikoetan’ izeneko idazlanek osotzen dabe.

Jabier Kalzakortak ‘Dimako dantza-kopla bilduma bat’ errekuperau dau Ahorik aho atalerako, ahozko literaturaren barruan.

Xabier Bovedak literatura unibertsala ekarten dau gurera, eta oraingoan Mario Benedetti idazlea hurreratu deusku, testu hautu batzuk euskeratuta.

Sebastian Gartzia Trujillok Arnaut Oihenarten poesia hartu dau gaitzat, eta Lontzo Zugazagak aurreko zenbakian Iturrikok idatzitakoari erantzun deutso.

Azaleko irudia oraingoan Olga Secorena da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *