Labayru Gaur

0
Mari Jose Barriola, Ander Manterola, Gurutzi Arregi, Luisma Peña, Jabier Lekuona.

Ekainaren 23an Mari Jose Barriola eta Jabier Lekuonagaz alkartu gara Derion. Mari Jose TKNIKA, Erenterian dagoan Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentrokoa da; Jabier, ostera, Global Smart and Emotional Architects-ekoa; eta biak ardura hartuta dagoz zuraren munduan.

Mari Jose bere zentroan zuraren arloko arduraduna da eta Labayru Fundazioko Etnografia arloagaz hartu-emona egiteko gogoa erakutsi eban.

Batzarra lehenengo hartu-emona egiteko izan zan, aurrera begira barrikuntza teknologikoko zentro horren eta gure etnografia arloaren artean alkarlanen bat bideratzeko. Euren gogoa zurari eta zura erabilteko modu tradizionalei buruzko jakintza batzea da, eta hori batzeko Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko erabilten dan metodoa probetxugarria izan daiteke. Zehatzago, egurra gure inguruan eraikuntzan zelan erabili dan aztertzea izango litzateke alkarlanerako gaia.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *